Mendi Martxarako zita jarri du Xalaparta elkarteak urriaren 1erako, hurrengo iganderako. Goizeko 08:00etan abiatuko dira elkartetik, eta Pardiola Txiki-Pozontarriko lepoa eta Muniskueko estazio megalitikoak bisitatuko dituzte. Ondoren, hamaiketakoa egin eta buelta egingo dute; guztira 4 bat orduko ibilbidea izango da. Bueltan, Xalapartan bazkalduko dute 15 euroko menua. Izenemateako zerrenda dago elkartean eta bihar arte egongo da.