«Paelladak lortu du festari indarra ematea eta goizeko eta arratsaldeko ekintzak lotzea»

Kronika - Erredakzioa 2017ko ira. 2a, 02:00

Latsunbeberri eta Marielu­tseko festak egun bateko jaiak ziren orain hamabi urte, baina denborarekin hazten joan dira eta horren arrazoi nagusiene­takoa gaur antolatzen den paellada izaten da. Arrakasta itzela izaten du eta 150 per­tsona edo gehiago biltzen dira mahaia­ren inguruan. Urbieta kaleko  balio­asko­ta­rako pistan biltzen dira bizilagunak eta denen­tzako paellada antola­tzea ez da erraza. 
Horretarako auzotarren lana beharrezkoa da eta sukaldari lanetan aritzen da ‘Txiki’. «Clari, Anjel Pina, Txelo, Izaskun, Tomás... Iturritxo elkarteko kideak aritzen gara paellada prestatzen». Horren­beste bizilagunentzako presta­tzeak bere zailtasunak ditu Txiki­ren hitzetan eta es­perientzia behar izaten da. «Ni izaten naiz koordina­tzai­lea edo arduradun nagusia».
Eta paelladak ez du berarentzako sekreturik. «Ez da erraza izaten. Haragiarekin egindako paella izaten da. Kontuan hartu behar dira generoa eta adi egon dena ongi dagoen edo ez. Azkenean lau orduko lana da. Dantzari festarentzako eta beste ekitaldi batzuentzako egin izan ditut paellada erraldoiak, baina ez hain­beste jenderentzako. Espe­ri­en­tzia banuen 50-80 pertso­nen­tzako paellak egiten». 
Latsunbeko festen ezau­garri nagusienetakoa dira egiten diren bazkari eta afariak. Orain bost urte inguru hasi ziren paella­da­rekin eta arrakasta bere­halakoa izan zen. «Festen haz­kundearen parte dira. Pixkana pixkana  egitaraua zabaltzen joan ginen eta paelladaren ideia­rekin bete betean asmatu genuen. 150-200 pertsona izaten ditugu urtetik urtera eta lortu dugu eguerdiko ekintzen eta arratsaldeko ekintzen arteko hutsunea betetzea. Festak indarra lortu du».
Umeen inguruan sortu ziren festa hauek Iturritxo Elkarteko partaideen esa­ne­tan. «Egitaraua beraiei zu­zen­­dua zegoen, baina gura­soak konturatu ginen gure­tzako ere gauzak egin zitez­keela, denen­tzako festak egi­nez. Horrela sortu ziren beste hainbat ekintza; sardinada, paellada, tortilla lehiaketa, sa­gar­do dastaketa, mus txapel­keta..».

«Umeen inguruan sortu ziren festak, baina adin guztietara zabaldu dira urteen poderioz»

Sardinadan ere jendetza ­bil­tzen da
Paellada ez da izaten janariaren inguruan egiten den jate bakarra. festen lehen egunean sardinada ere antolatzen da. Atzo izan zen eta Txiki eta bere lagun Pepelu egoten dira sukaldari lanetan. «Askoz ere errazagoa izaten da. Osagai bakarra da eta ez du horrenbesteko lanik eskatzen. Birekin moldatzen gara sukaldean. Pepelu eta ni».
Bihar tortilla patata lehiaketa ere antolatzen da. «Hor guk ez dugu sukaldari lanik egiten eta sagardo dastaketaren bueltan sortu zen ideia da. Sagardoaz dastatzeko produktu bezala erabiltzen dugu tortilla».
Festetan eta mahai ingu­ruan sortzen den giroa ezin hobea da eta Iturritxo Elkar­tetik dei egiten die bizilagunei eta herritarrei festan parte­hartzeko. 
«Jendea animatu nahi dugu etortzeko. Paella­darako tiketak saltzen dira eta gutxi gorabehera badakigu zenbat jendearentzako pres­tatu behar dugun. Hala ere generoa amaitzen baldin bada erosi ditzazkegu osagai gehi­ago. Beraz lasai, inor ez da geratuko bazkaldu gabe».


«Jende berria sartzea eskertuko genuke»
Txiki, Tomas de Diego eta Iturritxo Elkarteko beste kide denek lan haundia egiten dute festak ahalik eta onenak izateko. 
«Nekea nabaritzen da, baina hiru egun politak izaten dira eta gustora egiten dugu. Hala ere eskertuko genuke jende berria etortzen baldin bada elkartera festak eta ekintza desberdinak lagun­tzeko». Eguraldia lagun izatea espero dute.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!