Udara indarberritzeko aprobetxatu dute Goiz Eguzki jubilatu etxean. Horrela, bihartik aurrera irekita egongo da berriro ofizina.
Horrez gain, Goiz Eguzki abesbatza entsaioekin hasi berria da; astelehen eta ostegunetan, 18:00etan biltzen dira, eta animatzeko dei egin diete jubilatu guztiei.
Hain zuzen, abesbatzak emanaldi berezia emango du larunbat honetan.
Musika&Antzerkia, Ginkgo Bilobaren ondoan
Larunbateko emanaldia berezia izango da, abesbatzaren 10garren urteurranren bueltan antolatutako ospakizunen barruan kokatu baitute.
Horrela, zerbait berezia prestatu nahi izan dute, eta Musika&Antzerkia izena jarri diote emanaldiari, bi adar horiek nahastuko dituztelako; Javier Zubimendik zuzendaritzapean ariko den korua eta Karmen Mendiolak zuzenduko duen antzerki taldea.
Arratsaldeko 19:30etan hasiko da, Goiz Eguzkiko parkean, Ginkgo Bilobaren ondoan, «udako iluntzea aprobetxatzeko». Behar adina eserleku jarriko dituztela jakinarazi dute, eta soinu ekipoak lagunduta, guztia ondo entzuteko aukera izango dela.
Taberna kudeatzeko lehiaketa, Udalak
Bestalde, Udalak lehiaketa publikoa jarri du martxan, Goiz Eguzkiko taberna, jatetxea eta atzezaindegia ustiatzeko eskubidea esleitzeko. Eskaintzak irailaren 11ra arte egin daitezke Udaleko Zerbitzu Sozialen erregistroan, eta irailaren 13an egingo da proposamenak irekitzeko ekitaldi publikoa, 08:00etan Zerbitzu Sozialen egoitzan. Lehiaketako baldintzak www.hernani.eus webgunean ikusi daitezke.