Portuko San Joan Txikiak ate joka daude ekitaldi ugarirekin

Kronika - Erredakzioa 2017ko abu. 24a, 02:00

Portuko San Joan Txiki jaiak ate joka daude eta bihar hasiko dira ohiko lorontzi lehiaketa, haur jolas, txokolatada edo­ta sardin jatearekin. 
Hala ere, aurtengoan, uztaila ha­sieran hildako auzotarra izango dute gogoan, modu berezian: Mikel Valdivia Vida, Txapete. Ome­nal­dia egingo diote, eta lorontzi lehiaketari ere bere izena jarri diote. Suziria eguerdiko 12:00etan jaurtiko dute, omenaldia eta gero.


Asto karrerak ez dira faltako
Tacumah Reggea Band eta Potato taldeen eskutik, kon­tzertua eskainiko da bihar eta larunbatean, ohiturari jarra­i­tuz, haur jolasak eta asto karrera izango dira eguneko protagonista bereziak. Laiotz musika taldeak girotuko ditu arratsaldea eta gaua, paila­zoen ondoren eta afalondoren. 

Sagardo dastaketa eta herri kirol desafioa, igandean
Festak borobiltzeko sagardo dastaketa egingo da, ber­tso­la­riek eta trikitilariek girotuta, eta bil­du­ta­ko dirua Pausokari laguntzeko erabiliko da aurten. Toka eta bola txapelketak edo­ta pelota partiduak ere izango dira, baina, arratsaldeko desa­fioak sortuko du ikus­mira ge­hi­en. Talde batean bilduko dira Iker Vicente, Aimar Irigoien, Sergio Roman korrikalaria eta he­rri­ko arraunlari bat. Bestean Ai­tzol Atutxa, Jokin Eizmendi eta Ibai Alba korrikalaria eta beste arraunlari bat. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!