Berriak Hernaniko Ostalari eta Merkatari Elkarteko lau tabernatan, kaxuelita bereziak dastatzeko aukera jarri dute uztailean zehar, eta igandean bukatuko da jaki hauek probatzeko epea. Joxe Mari tabernan bakailu kaxuelita probatu daiteke bihar arte, 2 euroan; Tripontzin, otarrainxka hirugiarrarekin bihar arte, 5,5 euroan; Atxurren txanpi kaxuelita etzira arte, 2,5 euroan; eta Caserion txipiroiak tintan igandera arte, 5,5 euroan.