Hizkuntzaren erabilera ez sexista batentzako gida plazaratu da

Kronika - Erredakzioa 2017ko uzt. 10a, 02:00

HERNANIKO Udaleko Berdin­ta­sun Arloak komunikazio egoki baterako jarraibideen gida argitaratu du Elhuyar Aholkularitzarekin elkarlanean. Gida honen helburua da hiz­kuntzaren erabilera ez sexista eta berdinzalerako ga­koak ematea. Elhuyar Aholku­laritzak Her­na­niko Udal­eko Berdin­tasun Arloarekin elkarlanean egindako gida honetan, joera horietaz jabetu eta horiek saihesteko jarraibide eta adibideak proposatzen di­ra.
Hizkuntza komunikazio sistema bat da eta bere bitartez ideiak, pentsamenduak eta sentimenduak adierazten dira, tokian tokiko errealitate soziokulturala irudikatzen da. Gizartea aldatzen doan heinean, hizkuntza ere aldatu egiten da; eta era berean, hizkuntzak bizi den errealitatea eraldatzen lagundu dezake, segun eta ze erabilera egiten den.  
Gida honetan, joera horietaz jabetu eta horiek saihesteko jarraibide eta adibideak proposatzen dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!