HERNANIKO Udaleko Berdintasun Arloak komunikazio egoki baterako jarraibideen gida argitaratu du Elhuyar Aholkularitzarekin elkarlanean. Gida honen helburua da hizkuntzaren erabilera ez sexista eta berdinzalerako gakoak ematea. Elhuyar Aholkularitzak Hernaniko Udaleko Berdintasun Arloarekin elkarlanean egindako gida honetan, joera horietaz jabetu eta horiek saihesteko jarraibide eta adibideak proposatzen dira.
Hizkuntza komunikazio sistema bat da eta bere bitartez ideiak, pentsamenduak eta sentimenduak adierazten dira, tokian tokiko errealitate soziokulturala irudikatzen da. Gizartea aldatzen doan heinean, hizkuntza ere aldatu egiten da; eta era berean, hizkuntzak bizi den errealitatea eraldatzen lagundu dezake, segun eta ze erabilera egiten den.
Gida honetan, joera horietaz jabetu eta horiek saihesteko jarraibide eta adibideak proposatzen dira.