«Garbi adierazi behar dugu, ez diotela inolako oparirik egin Mariezkurrenari»

Kronika - Erredakzioa 2017ko eka. 30a, 02:00

Aske geratu zen asteazkenean, Juan Mari Mariezkurrena preso hernaniarra, «Auzitegi Nazionaleko instrukzio zen­tra­leko epaitegiaren ebazpen bat indarrean sartu ondoren», Etxeratek azaldu duenez. Izan ere, Mariezkurrenaren espetxe zigorra indargabetzea erabaki dute, gaitz larria daukalako. Dueñaseko espetxean zegoen hernaniarra, Palentzian.
Etxeratek adierazi duenez, «albiste ona da Mariezku­rre­nari Espainiako Zigor Kodea­ren 80.4 artikulua indarrean jartzea, baina argi eta garbi adierazi behar dugu, ez diotela inolako oparirik egin. Sendae­zina den gaixotasuna dauka, eta bere senideen ondoan egon behar du, eta begi­runezko tra­tamendua me­­rezi du».
Etxeratek gaineratu du, ezin dela berriro gertatu «Ma­riez­ku­rrena eta bere ger­tu­koak pairatzen ari diren mu­tu­rreko egoera. Eta hori ger­tatu ez da­din, ezinbestekoa da gaixo­rik dauden presoak aska­tzea».

Kontzentrazioa gaur, Plazan
Azken ostiralero bezala, kon­tzentrazioa egingo dute gaur, 20:00etan Plazan, preso eta iheslarien senide eta lagunek: «preso dauden senideak maite ditugulako, Euskal presoak etx­e­­­ra lelopean elkartuko gara». Eta bertan, ongietorria emango diote Mariezkurrenari ere: «ongi etorri etxera!».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!