Koadrilen brindisarekin, jaien ekuadorrera!

Kronika - Erredakzioa 2017ko eka. 25a, 02:00

Iritsi dira ekuadorrera, San Joan jaiak. Bezpera, eta San Joan eguna pasata, Koa­drilen Egu­na izango da gaur­koa, eta hain zuzen, eguer­diko 13:00ean, Txipiti­txo­ni­an lagun koadrilak egingo du brindisa, Plazan, hiru­ga­rren festa egunari hasiera emateko.

Aurretik, ordea, festari ete­nal­dia ezin jarri dabiltzanek moz­kor jolasetan aritzeko au­kera izango dute, edo au­rre­ne­ko sokamuturra eta helduen axe­ri dantzarekin gozatzekoa. Era berean, txarangak, ume­en­tzako ikuskizunak eta kon­tzertuak ere izango dira gaur.

Ordago beharrik ez!
Atzokoan, Kronikak aurre­ne­koz antolatu zuen San Joa­ne­tako I. Mus Txapelketa Mistoa. 14 bikotek hartu zuten parte, eta baten bat kanpoan geratu zen, bikotea ezin osatu.
Azkenean, Laura eta Mikel gailendu ziren final estuan, Sil­via eta Bengoetxearen au­rre­tik. Idoia eta Euken izan ziren hirugarren, eta Itsaso eta Korta laugarren. y

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!