Iritsi dira ekuadorrera, San Joan jaiak. Bezpera, eta San Joan eguna pasata, Koadrilen Eguna izango da gaurkoa, eta hain zuzen, eguerdiko 13:00ean, Txipititxonian lagun koadrilak egingo du brindisa, Plazan, hirugarren festa egunari hasiera emateko.
Aurretik, ordea, festari etenaldia ezin jarri dabiltzanek mozkor jolasetan aritzeko aukera izango dute, edo aurreneko sokamuturra eta helduen axeri dantzarekin gozatzekoa. Era berean, txarangak, umeentzako ikuskizunak eta kontzertuak ere izango dira gaur.
Ordago beharrik ez!
Atzokoan, Kronikak aurrenekoz antolatu zuen San Joanetako I. Mus Txapelketa Mistoa. 14 bikotek hartu zuten parte, eta baten bat kanpoan geratu zen, bikotea ezin osatu.
Azkenean, Laura eta Mikel gailendu ziren final estuan, Silvia eta Bengoetxearen aurretik. Idoia eta Euken izan ziren hirugarren, eta Itsaso eta Korta laugarren. y