‘Euskal Presoak Etxera’ ikurra, «Presoen eta senideen eskubideak aldarrikatzeko ekintza sinbolikoa»

Kronika - Erredakzioa 2017ko eka. 20a, 02:00

Euskal Presoak Etxera ikurra Plazako ikurrinarekin batera jartzeagatik PSE-EEk Kroni­kara bidalitako oharrari eran­tzun dio Udal Gobernu tadeak. «Leporatu digu elkarbizitzaren aurkako ekintza izatea eta udal baliabideak modu ez egokian erabiltzea». Ikurra jartzearen arrazoiak ere eman ditu.

Hainbat arrazoi
2014ko abenduko Plenoan onar­tu zen mozio bati erre­fe­ren­­tzia eginez, «ikurra udale­txeko balkoian egotea presoen eta senideen eskubideak aldarrikatzeko ekintza sinbolikoa zela iritzi» ziotela adierazi du, mozio hartan eskatu baitzitzaien «presoen senideen eskubideak errespetatuak izan daitezen ahal duzuen gehiena egiteko».
Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaritzak «mehatxupean ikurra kentzera behartu» zituenetik bi urte eta erdi igaro direla gogorarazi du, eta «zori­txarrez, presoen oinarrizko es­ku­bideen zanpaketak bere ho­rretan jarraitzen» duenez, «iku­rra hor egoteko arrazoiak orain­­dik badaudela» dio. Hain­bat adibide gehitu ditu: «Asier Ormazabal herriko presoa bisitatzera joandako bi lagunek sufritutako istripua, Ibon Ipa­rra­girre hiesarekin gaixo dagoen presoaren ospitalizazioa, urruntzea, isolamendua...». Ho­rregatik, argitu du «egoera ho­riek bukatzea gatazkaren konponbidean eta elkarbizitzan pausoak emateko bidea» dela.

Elkarbizitza eta konponbidean, pausoak
Bestalde, Udal Gobernu Taldeak salatu du PSE-EEren akusazioak «bidegabekeria hauen aplikazioan eragin zuzena izan duen alderdi bateko kidearengandik etorri» izana; «gurekin hitz egitea besterik ez zeukaten azalpen hau jasotzeko». 
Azkenik, azaldu du ikurra kentzeko «sekulako gogoa» duela, eta «egoera bestelakoa» denez, orain arte bezala, «el­kar­bizitza eta konponbidean pau­soak ematen jarraituko» duela, «guztiontzako bake justu eta iraunkorra lortu arte». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!