Nobedadez josia dator aurtengo Preludio Txikia

Kronika - Erredakzioa 2017ko eka. 15a, 02:00

Preludio Txikiak ia 400 ume bilduko ditu bere 19garren edizioan bihar, 19:00etatik aurrera, Plazan. Egitarau potoloa eta berrikuntzez betetakoa pres­tatu dute.
Urteroko partaideez ga­in (Musika Eskola Pu­bli­koko taldeak, ikaste­txe­tako abesba­tzak eta Ttarla dan­tza taldea) badira hain­bat nobedade eta gonbidatu berezi: Santa Bar­bara elkarteko haurren dan­bo­rrada, Elizatxo ikastetxeko dan­tza taldea, Aitor Huizi (Huntza taldekoa eta Musika Es­k­olako ikasle ohia) eta Ainho­a Larrañaga (Go!azen).
Doinu aldetik, jatorri eta estilo askotako nahasketa en­tzun ahal izango da urtetik-ur­tera gehiagora doan ikuskizun honetan. Prestaturiko pro­­graman azpimarratzeko bi mo­mentu egongo dira: has­teko, Pelegrinuak datoz; San­tia­go bidearen inguruan XIX. men­dean Donostian jasotako doinua eta letra. Hernani ere erromesen pasabide izan zela (eta dela) gogoraziko digu. Preludio txikia bera, Kale Na­gusian hasiko da doinu ho­ne­kin, oholtzara modu berri ba­te­an iritsi eta igoaz.
Eta Imanol Urbieta musikari eta pedagogo zara­uz­ta­rrak, 2016garren urtean hil zenak, omenaldia jasoko du. Duela 35 urte inguru Hernanin hasi zen musika irakasten Xirula-Mirula metodoarekin eta bere lan taldearekin. Ge­roz­tik, herriko ikastetxetan man­­tentzen da bere proiektua. Hori dela eta, bere omenez ida­tzitako Manolo  doinu hau jo eta abestuko dute umeek.
Gaur egun modan eta puntako talde bihurtu diren Huntza eta Go!azen telesailak ere badituzte protagonista hernaniarrak. Aitor Huizi biolinjole eta Ainhoa Larrañaga (Musika Eskola Publikoko ikasleak) izango dira doinu pare bat egiten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!