Laura esaten zioten liburua aurkeztuko dute bihar, arratsaldeko 19:00etan, Biterin. Bertan egongo dira Leire Ibarguren idazlea, liburuaren egilea; eta Miren Odriozola, liburuko protagonista.
Izan ere, liburuak kontatzen du, Odriozolak El Salvadorreko gerrillan eginiko ibilbidea, bizitakoaren lekukotza «mamitsu eta hunkigarri» batekin. 1980ko hamarkadan izan zen hori: hainbat euskal herritar joan ziren Hego Amerikako herrialdeetara, bertako iraultzetan parte hartzera.
Aurkezpenaren ondoren, gainera, solasaldia ere egingo dute, bi hizlarien eta bertaratutakoen artean. Saioa, herritar guztiei irekia izango da.