Umorerik ez dute falta Goizuetan, eta Etorkinen Eguna antolatu dute, ekainaren 16rako. Halaxe azaldu dute: «Goizuetara heltzeko muga eta zubi asko zeharkatu ditugu, baina, behintzat, ez dugu zubi azpian bukatu!». Horrela ba, dei egin dute ekainaren 16an Umore Ona elkartean eginen den bazkarian parte hartzeko. «Etorkina bazara, Goizuetako gizon/emakume batekin ezkondu edota arrimaturik bazaude, eta hemendik alde egiterik ez baduzu, zatoz elkartera bazkaltzera eta talde terapia egitera!». Ekainaren 10era arteko epea dago, Amaia kafetegian izena emateko.