Bi zapela aurreko astean, goizuetarrek

Kronika - Erredakzioa 2018ko mar. 24a, 01:00

Hainbat final jokatu zituzten pilo­tari goizuetarrek aurreko as­te­buruan, eta horietako bi­tan zapela jantzi zuten. Xanet Ape­zetxeak jarri zuen aurrenekoa, Bortzirietako Banakako XVII. Txapelke­ta­koa, Lesakako Aimar Otxan­dorenari 18-3 irabazita. Bigarrena, aldiz, bikote batek lortua: Goizuetako Oihan Lega­rreta eta Egoitz Elizegik irabazi zuten Nafarroako Kirol Jokoak, alebinetako 2. mailan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!