Gazte topaketak Orion, urrian

Kronika - Erredakzioa 2017ko ira. 30a, 02:00

Udalerri Euskaldunetako Gazte Topaketak antolatu ditu UEMAk Orion, urriaren 20tik 22ra. Jolasak, solasak, hondartzara txangoa, kantaldiak edota kontzertuak izanen dituzte. UEMAn sartuta dago Goizueta, eta beraz, apuntatu nahi duten goizuetarrek, urriaren 9ra arte daukate epea: www.uema.eus.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!