Miren Ortiz da Goizueta eta Aranoko idazkari berria

Kronika - Erredakzioa 2017ko uzt. 8a, 02:00

Goizueta eta Aranok badute idazkari kontu-hartzaile be­rria. Miren Ortiz Olabe da. Oposizio lehiaketa bidez izan da aukeratua eta puntuaketa altuena berak lortu du 48 punturekin. Ekainaren 30ean egin zituzten azterketa teorikoa eta praktikoa eta ondoren berehala jakinarazi zen hautatuaren izena. 
Lanposturako aurkeztu direnen lehentasun zerrenda ere egin da sortu daitezkeen beharretarako. Irantzu Arriza­balaga eta Xabin Juaristi dau­de zerrenda horretan hurrengo bi postuetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!