Goizueta eta Aranok badute idazkari kontu-hartzaile berria. Miren Ortiz Olabe da. Oposizio lehiaketa bidez izan da aukeratua eta puntuaketa altuena berak lortu du 48 punturekin. Ekainaren 30ean egin zituzten azterketa teorikoa eta praktikoa eta ondoren berehala jakinarazi zen hautatuaren izena.
Lanposturako aurkeztu direnen lehentasun zerrenda ere egin da sortu daitezkeen beharretarako. Irantzu Arrizabalaga eta Xabin Juaristi daude zerrenda horretan hurrengo bi postuetan.