Monopoly jolasa gaur, otsaileko agenda hasteko

Kronika - Erredakzioa 2019ko ots. 2a, 01:00

Hilabete osorako proposamenak biltzen dituen agendari gaur emango zaio hasieran, Gaz­te Lokalean. Aste-egunetan, asteartetik ostiralera, irekita egoten da gunea, bertan lasai egon ahal izateko. Aste­bu­ruetan, berriz, hainbat ekin­tza proposatzen dira.

Gaurkoan, Euskal Mono­poly jolasean aritzeko aukera izango da, eta biharko, Inau­te­rietarako prestatzen hasteko zita jarri dute.

Eskalatzera, hilaren 16an
Bestelako ekintzei dagokienez, gehienak Gazte Lokalean bertan egitekoak dira: sukaldari­tza tailerra, murala margo­tzea, zine saioa...

Baina otsailaren 16an eskalatzera joateko proposamena egin da, eta horretarako, au­rretik izena eman beharko da. Informazioa behar izanez gero, edo izena emateko, Gazte Lo­kalera jo behar da, irekita dagoen ordutegian.

OTSAILEKO AGENDA
Gaur, Euskal Monopolya.
Bihar, Inauteriak prestatzen.
-9, Tailerra.
-10, Zineforuma.
-16, Eskalatzera irteera.
-17, Sukaldaritza tailerra: Indiako jakiak.
-23-24, Indiako muralak.

ORDUTEGIA
-Astelehenetan, itxita.
-Asteartetik ostegunera, eta igandetan: 17:00-20:00.
-Ostirala eta larunbata: 16:30-20:30.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!