Bi batzar ireki, 2030eko Astigarraga irudikatzeko

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 17a, 01:00

Herriaren inguruko «epe lu­zeko hausnarketa» egin nahi du EH Bilduk herritarrekin batera, eta bi data jarri ditu horretarako; aurrenekoa gaur, 09:30etatik 13:30etara, kultur etxean. Hurrengoa, abenduaren 1ean egingo da.

Herri programa osatzeko aurreneko urratsak
Bi batzar ireki hauen helburua izango da «guztien artean 2030ean zein Astigarraga nahi den irudikatzea». Era berean, «hurrengo hauteskundeetarako herri programa osatzeko lehen urratsa» ere bi batzar hauetan emango dela aurreratu du alderdiak.

«Gero eta herritar gehiago eta anitzagoak, orduan eta Astigarraga hobeago bat» lortuko dela dio.

Izan ere, EH Bilduren esanetan, «Astigarragak, herri bezala, mahai gainean erronka potoloak ditu» eta horregatik, «herritarren artean hausnarketa sakon bat zabaldu behar» da.

Gosaria eta hamaiketakoa
«Saioak arinagoak egiteko» go­saria eta hamaiketakoa izan­go direla aurreratu du EH Bilduk, eta parte hartzera deitu ditu herritar guztiak. «Gero eta herritar gehiago eta anitzagoak, orduan eta Asti­ga­rra­ga hobeago bat irudikatzeko au­kera gehiago izango da». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!