Egonkortzeko lanak hastear, Arrobitxulon

Kronika - Erredakzioa 2018ko ira. 15a, 02:00

Datozen asteetan hasiko da Udala Arrobitxulo harrobiaren egonkortze lanekin. «Au­zoaren urbanizazioan eragina izan dezaketen lur-jausi txikiak gertatzen dira bertan», Udalak azaldu duenez, eta ho­rregatik egingo dira la­nak, «in­gurua behar diren se­gur­ta­sun neurriekin erabili dadin». 

Eremuaren egonkortze lan hauek hiru bat hilabeteko iraupena izango dutela au­rreikusi du.

Herri Eskolako eraikin berria eta igogailua, gero
Lurra egonkortzeko lan ha­uek ondorengo obra batzuk ere ahalbidetuko dituela gehi­tu du Udalak; hain zuzen, igogailuarena eta Herri Esko­lako eraikin berriarena.

Egonkortze lanak bukatutakoan «igogailuaren ejekuzio proiektua eskatuko» du Udalak.

Behin lanak bukatuta, Uda­lak «Irisgarritasun Plane­an aurreikusitako igogailuaren ejekuzio proiektua eskatuko» du. Honi esker, Arro­bi­txulo au­zoa Herri Eskolarekin eta kiroldegiarekin lotuko da, etorkizunean.

Horrez gain, eremua egonkortzeko lan hauek baliagarriak izango dira, «Herri Eskolako etorkizuneko eraikin berria eraikitzeko». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!