Igerilekuak gaur zabalduko ditu ateak eta irailaren 16ra arte egongo da zabalik, egunero, 10:00etatik 20:00etara. Beraz, hiru hilabete daude igerilekuaz gozatzeko. Hori bai, eguraldi iragarpenak gaurko ez dira hoberenak, baina hala ere ateak irekiko dira.
Mugimendu gehiena uztailean espero den arren, hasierako egun hauetan ere ibiltzen da jendea, eguraldiak laguntzen badu, asteburuetan batez ere.
Uztailean mugimendu asko egotean da. Ikastola bukatuta gazte asko joaten da eta udalekuetako umeak ere ibiltzen dira igerilekuan. Abuztua lasaiagoa izaten da, jendeak kanpora joateko ohitura duelako.