«Idazkariak zapuztu du EAJren nahia, mozioen eztabaida oztopatzeko»

Kronika - Erredakzioa 2018ko mai. 5a, 02:00

Maiatzeko plenoan landutako gaien balorazioa egin du EH Bil­duk, eta bereziki nabarmendu du, udal idazkariak zapuztu egin duela «EAJren nahia, mo­zioen eztabaida oztopatzeko. 2017ko irailean, EAJk proposatu zuen, eduki ekonomikoa zuten mo­zioak eztabaidatzeko, kontuhar­tzaileen txostena be­ha­rrezkoa izatea. EH Bildu eta PSE-EEren kexen aurrean, idaz­kariaren txostenaren zain ge­ra­tu zen gaia; eta azkeneko ple­noan, argi utzi zuen EAJk proposatutakoa zinegotzien oinarrizko eskubideen kontrako ne­urria zela, eta beraz, onartezina».

Salatu du, ez dela zinegotzi eta herritarren partehartzearen kontra egiten duen aurreneko saiakera: «ezohiko pleno­etan opo­sizioko zinegotziei hitza kendu nahi izan zien, eta on­do­ren, plenora gerturatzen ziren herritarrei. Guztietan, idazkariak ziurtatu du legearen kontrako neurriak zirela. EAJk ara­zo bat dauka demokrazia eta partehartzearekin, eta Udala bere enpresa pribatu bat bezala kudeatu dezakeela uste du. Herritarrekiko eta ha­iek aukeratutako ordezkariekiko errespetu gehiago eska­tzen diogu».

Horrez gain, beste hiru gai ere aipatu ditu EH Bilduk. Ba­te­­tik, kritikatu du EAJk ez bat egitea Kataluniako preso politi­koen askatasun eskaerarekin: «aur­keztu genuen mozio­an, PSE-EEren kontrako botoa au­rreikusi zitekeen, baina EAJren abstentzioa, harritzekoa. Lotsa­garria da, inolako elkartasun keinurik adierazteko gai ez iza­tea, bere burua abertzaletzat duen alderdi ba­tek. Eta arduragabekeria, aitzakia izatea da­goeneko gehi­egi hitz egin de­la Kataluniari buruz. Ciu­da­da­nos, PP eta PSOErekin lerratu dira».

Era berean, EH Bilduk salatu du «EAJren eta PSE-EEren hipokresia», pentsiodunen ga­ian: «mozioa aurkeztu zuten, eta abstenitu egin ginen, bera­ien ageriko hipokresia salatzeko; EAJk babestu egin zuen %0,25eko igoera, 2017ko PPren aurrekontuak onartuta; eta PSE-EEri gogorarazi genion, beraiek izan zirela pentsiodunei murrizketak aplikatzen bakarrak. Gainera, entzungor egin diete, pentsiodunen aldeko neurriak hartzeko eskaerei».

Eta azkenik, adierazi du bi alderdiek komertzio txikia baz­tertu eta merkataritza gune haundien alde egin dutela: «horrelako gehiago ez irekitzeko eskatuz, mozioa aurkeztu genuen, baina kontra bozkatu zuten. Astigarragan, Biurrarena enpresaren partzelan, 2.000 m2ko gune komertziala ireki nahi dute, eta alkatea lotsarik gabe ausartu zen esatera, ko­mertzio txikiari mesede egingo diola», kritikatu du. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!