Herriko hainbat taldek babesa, Kataluniako independentistei

Kronika - Erredakzioa 2018ko mar. 28a, 02:00

Hainbat herritan egin bezala, Astigarragan ere kontzentrazioa egin zuten igandean, salatzeko Espainiako Auzitegi Gorenak ostiralean emandako agindua, Kataluniako prozesu independentistaren bidean aritu diren politikariak espetxeratzekoa. Era berean, babesa erakutsi nahi izan zioten Kataluniako herriari. Ho­rre­la, Kataluniarekin bat. Demokrazia. Askatasuna lelopean elkartu ziren EH Bildu, LAB, ELA, ESTEILAS, CNT, HIRU, Etxalde, EHNE eta Gure Esku Dago. Era berean, EH Bilduk mozioa aurkeztu du, atxiloketen kontra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!