Zortzi milioi eta erdiko aurrekontua onartu zuen Plenoak, adostasunik lortu gabe

Kronika - Erredakzioa 2018ko mar. 3a, 01:00

Bederatzi puntuko gai orde­nari Martxoaren 8ko adieraz­pe­nak bozkatzeko puntua gehitzea adostuz eman zioten hasiera asteazkenean, Astigarragako Udaleko Plenoari.
Besteak beste, 2018ko udal aurrekontuak behin betiko onar­­­tu zituzten, baina Udal Go­bernu Taldearen eta oposizio­a­ren arteko erabateko zatike­ta­re­kin; alka­tearen kalitatezko bo­toa behar izan zen onarp­e­ne­rako, EAJk alde eta EH Bilduk kontra bozkatu baitzuten. Au­rretik, aurkeztu­ta­ko alegazio batzuk onartu ala ez bozkatu zen, eta Herri Eskolako jangela haun­di­tze­arekin lotu­ta­ko­ak ez­tabaida sortu zuen, zinegotzien artean eta zinegotzi eta ber­taratutako gurasoen artean.
Gainontzeko puntu guztiak ere onartu ziren; gehienak, aho batez. Baina Martxoaren 8ko adierazpenen inguruan ere izan zen eztabaidarik.

Hainbat guraso, «minduta, haserre eta lotsatuta, horrelako arduragabekeria ikusita»
Aurreko Plenoko akta aho batez onartu ondoren, 2018 udal au­rre­kontuari egindako alega­zi­o­ak ebatzi eta aurrekontua behin betiko onartzea bozkatzeari ekin zioten, baina eztabaida sortu zen, alegazioak medio.

Zorione Etxezarraga alka­teak azaldu zuen EAJk ez zuela teknikariaren txostenaren aur­ka egingo: «Bi erreklamazio ezin direla bideratu esaten du, eta guk ez dugu eztabaidatuko». Horrela, proposatu zuen txos­te­na onartzea, erreklamazio ba­tzuk gutxiestea eta 8.523.553,47 euroko aurre­ko­n­tuari behin betiko onarpena ematea.
Andoni Gartziak, ordea, EH Bil­duren izenean, kontu-har­tzai­leari galdetu zion erre­kla­ma­zioak banaka bozka­tze­ko eskumenik ba ote zuen Ple­noak, eta baietzaren ondo­ren, denon adostasunarekin, hala egin zuten.

Batetik, sagardogileek es­ka­tutako sagardotegietara joateko autobus zerbitzuaren inguruan eztabaidatu zuten. EH Bildu kontra agertu zen: «eskaera egiten duten 13 sagardotegiek or­daindu behar lukete, ba­koi­tzak 1.200 euro; eta erabil­tzaileek ere ordainduko balute, hori ere ez». Zorionek, berriz, azaldu zuen «aurrekontuetan txertatu ezin denez, dirula­gun­tza bideratzeko asmoa» zegoela. Bo­toetan berdinketa zegoenez, alkatearen kalitatezko bo­to­a­re­kin onartu zen.

Haurreskolako lokal txikia­ren egoeraren inguruan, berriz, alokairu kontratua apirilean bukatzen dela-eta, EH Bildu erostearen alde agertu zen, eta EAJ, alokairua luzatzearen alde.
Azkenik, eztabaida haun­die­na Herri Eskolako jangela txikia haunditzearen inguruan sortu zen. Andoni Gartziaren esa­ne­tan, «Udalak esan zuen, Organo Gorenak eskatzen bazuen, egin­go zela, eta orain esaten duzue Hezkuntzak duela azken hitza». Zorione Etxezarragak eran­tzun zion Gurasoen Elkar­teak egin­dako erreklamazioa Or­gano Go­re­nak berresten ba­zuen, «kre­di­tu txertaketa egi­te­an haundipen horretarako be­har dena txer­tatuko» zuela azal­du zuela. 

Plenora bertaratutako gura­so­ak ez ziren ados agertu al­ka­te­ak emandako azalpenarekin. «Ulertu genuen aurrekontuetan sar­tuko zenutela Organo Go­re­nak eskatuz gero. Baina uko egi­ten diozue. Minduta, haserre eta lotsatuta gaude, horrelako ar­duragabekeria ikusita. (...) Obra­rako epeek emango ez du­te­nez, aurrekontuetan txer­ta­tzea egokiagoa ikusten dugu, eta horregatik jarri genuen erre­kla­mazioa». Andoni Gartzia EH Bil­duko bozeramai­le­ak ere gu­ra­soekin egin zuen bat: «Haurreskola berria eta jangela berria ez dira prest egongo datorren ikasturterako».
Eztabaidak eztabaida, ber­din­­keta kasu guztietan bezala, alkatearen kalitatezko botoa­rekin erabaki zen erreklamazio ho­ri ez onartzea eta aurre­kontuak behin betiko onartzea.

Martxoaren 8rako, bi mozio
Gainontzeko erabakietan ados­tasun haundiagoa izan zen: aholkularitza eta defentsa juri­dikoaren zerbitzua kontratatzea EH Bilduren abstentzioa eta EAJren aldeko botoekin onartu zen, eta aho batez onartu ziren diru-laguntzen plan estrategi­ko­­a­ren aldaketa, herri bide ba­ten kalifikazio juridikoa alda­tzeko herritar batek egindako eskaera baztertzea, Oialume bidetik Olabide eta Lagatxaga baserrietara doan bidea herri-bide ez izendatzea, eta Oialume bidea 42ko pabilioia berran­tolatzeko azterlanari behin betiko onarpena ematea. 

Martxoaren 8aren bueltako adierazpenen inguruan, EAJk jaso berri zuen Eudelen adie­raz­pena aurkeztu zuen, eta EH Bi­l­duren abstentzioarekin onartu zen: «urteko adierazpen garran­tzitsuena greba izanda, ez du aipatu ere egiten». EH Bilduk Berdintasun Bil­kurak egindako greba pro­po­samena hobetsi zuen; hau aho batez onartu zuten bi taldeek. 

*Adierazpena ikusgai web­gunean: www.kronika.eus

Udal gobernu taldea

«Jangelaren bueltan sortutako alarmarekin kezkatuta gaude» 

Bi txandatan, «jangela txikian 180 haur eta haundian 360» kabitzen direla dio.

Prentsa ohar bidez azalpenak eman nahi izan ditu Udal Go­bernu Taldeak, asteazkeneko Ple­noan, Herri Eskolako jan­gela txikia haunditzeko gura­soek egindako eskaera aurre­kontuetan txertatzea ez onar­tu izanak sortutako ezta­baidaren ondoren.

«Datuek erakusten dute jangela txikia ez dela betetzera iristen»
EAJren gobernua «kezkatuta» agertu da, «Herri Eskolako gu­ra­so batzuen artean, jangela me­dio, sortzen ari den alar­ma­re­kin». Guraso Elkatea­ren bi­dez, «espazio faltagatik», jan­ge­la txikia haunditzea eskatu zaio Uda­lari. Baina Udal Go­ber­nu Tal­deak dio «haunditzeko pre­miazko beharrik ez» da­goela.

Datuetan oinarritzen da horretarako. «Herri Eskolak bi jangela dauzka. Txikienean, 180 haur kabitzen dira, eta haundian, 360; bi kasuetan, bi txandatan. Eskolako zuzenda­ri­tzak, Guraso Elkarteak, ira­kas­leek, zerbitzuetako lan­gi­le­ek eta udal ordezkari batek osa­tzen duten Organo Go­re­nak, otsaileko datuen berri eman zuen lehengo asteko bileran. Datuek erakusten dute jangela txikia ez dela betetzera iristen. Eta jangela haundiaren kasuan, datuak esanguratsua­goak dira: beste 100-120 ikasle gehiagori jaten emateko tokia legoke, oraindik».

«Partida bat jasotzeko prest»
Datuen berri izan baino lehen, Hezkuntza Delegazioarekin ha­rremanetan jarri zela dio EAJk, jangela haunditzeko Guraso Elkarteak egindako es­kaera medio, eta Organo Go­re­naren bileran azaldu bezala, be­rretsi du «haunditze lan ho­rietarako partida ekonomiko bat ja­sotzeko prest» dagoela, Eusko Jaurlaritzak be­ha­rrez­koa ikusiz gero, «azken hitza berea baita, eskola publikoari dagokionez».
Gauzak horrela, Eusko Jaurlaritzaren erantzunaren zai daudela azpimarratu du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!