Bilerak laster, Ergobia Plaza antolatzeko

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 3a, 01:00

Obra lan txiki batzuk egin berri ditu Udalak Ergobiako Plazan, eta horren ondoren, ibilgailuen joan-etorriek sor­tu duten kezka medio, bizilagunekin bilerak deituko ditu­ela jakinarazi du.

Lurra berritu eta ur kanalak indartu
Egindako lanak bi direla azaldu du Udalak.
Batetik, kaltetua zegoen puntuetan lurra berritu egin da. Bestetik, ura jasotzen du­ten kanalak hormigoiarekin indartu dira, «bere garaian aurreikusi eta jarri zirenak ibilgailuen pisua jasan ahal izateko prestatuak ez» zeudelako.

Ibilgailuen joan-etorriek, kezka
Behin lanak bukatuta, ordea, bizilagunen artean «kezka sortzen» ari dela azaldu du Udalak. «Plaza berritu zenetik kontrolik gabe atzera eta aurrera dabiltza ibilgailuak».
Hori horrela, «udal gobernuak auzoko bizilagunak deituko ditu laster, Ergobia Plaza nola antolatu aztertzeko».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!