Ikastolako atarian, jostailuen truke-azoka antolatu da datorren asteazken eta ostiralean, abenduaren 13an eta 15ean. 16:30etatik 18:00etara jostailuak aldatzeko aukera egongo da. Abenduaren 13an jostailuak eman behar dira, eta osatuta eta egoera onean baldin badaude, truke-txartela jasoko da. Abenduaren 15ean erabili behar da truke-txartela, eta hartu beste norbaitek utzitako jostailuren bat. Udaleko hezkuntza sailak antolatu du, Xaguxar elkartearen laguntzarekin.