Ostiralean emango zaio hasiera hilabete berriari, abenduari, eta horrekin batera ekingo zaio Astigarragako kultur beste ekitaldi sorta bati. Eta ez nolanahi: Euskararen Ginkanaren finalean arituko dira bi talde astigartar egun berean, eta orduan emango zaio hasiera, Argi Izpi Bat Itsas Ilunean. Ongi Etorri Errefuxiatuak jardunaldien bigarren edizioari.
Aurrenekoa, 17:00etan izango da Hernaniko Orona Ideo eraikinean; bestea, ordea, hiru eguneko jardunaldia izango da, eta aurrenekoa 19:30etan kultur etxean hasiko da, proiekzio eta solasaldiarekin.
Igandean ere, egun berezia izango da, Euskeraren Nazioarteko Eguna, hain zuzen. Aurreko larunbatean hasitako erronkari emango diote bukaera, eguerdiko 13:00etatik aurrera, eta datorren urteko ekimena aurkeztuko dute.
Dena den, abendua izanda, Gabonek eta horren bueltako ekitaldi berezi guztiek izango dute protagonismo berezia. Hilaren 16an izango da Santo Tomas Eguna, eta 24ean bertan egingo dute kale buelta Olentzerok eta Mari Domingik.
Urtero bezala, Neguko Kirol Astea antolatu du Mundarrok urte bukaerarako, hamaika ekintzekin.
Abenduko agenda
1 Euskararen Ginkana. Finala eta sari-banaketa. Buruntzaldeako 12-16 urte bitarteko gaztetxoentzako ginkanan 23 taldek hartu dute parte, eta finala puntu gehien lortutako lau taldeek jokatuko dute, horietako bi Astigarragakoak. Lau taldeek finaleko probak aurrez aurre egingo dituzte eta ekitaldia irekia izango da. Arratsaldeko 17:00etan, Hernaniko Orona Ideon.
1-2-3 Argi Izpi Bat Itsas Ilunean. Ongi Etorri Errefuxiatuak.
1 Radio Kobani dokumentalaren proiekzioa eta ondoren, Maryam Fathi Kurdistango aktibistarekin solasaldia, kultur etxean 19:30etan.
2 Joseba Barandiaran plazan.
12:00etan hasita:
- Honek, Munduko Begiak eta Teresa Dupuoy Gobernuz Kanpoko Erakundeei buruzko informazioa eta Txiapasen emakume indigenekin lanean ari den Kinal Antsetik taldeko kideen esperientzia.
- Pintxoak eta sagardoa, eta jarraian, Makulu Ken Euskalafrobeat taldearen kontzertua.
17:30etan hasita:
- Mugak gaindituz karabana ekimenaren aurkezpena.
- Siria, Palestina, Eritrea eta Saharako hainbat pertsonekin elkarrizketa.
- Munduko janariak.
21:00etan: Apalatxe taldea.
3 Zuk dokumentalaren proiekzioa kultur etxean, 18:30etan.
Ondoren, solasaldia: zuzendaria, produktorea eta Maydayterraneo Proiektuan parte hartzen ari den kide batekin. Asteburuan zehar hainbat tabernatan argazki erakusketa jarriko da.
3 Euskararen Nazioarteko Eguna. 100 da 100... 200 ordu euskaraz, NIREKIN, BAI! erronkari amaiera emango zaio. Joseba Barandiaran plazan izango da, 13:00etatik aurrera.
Honen bueltan, 11:30etan Irristaketa familian ekintza antolatu da Txomiñenean. Parte hartu ahal izateko, derrigorrezkoa da ondo babestua egotea. Antolatzailea: Berrehun euskara taldea eta Astigarragako Udala.
4-5 Zilegi Eskolak: Fisioterapia tailerra. Nadia Diez eta Iera Urretagoienaren eskutik. Izenematea doan: astigarraga@aek.eus. 09:30etan 4ean; eta 18:30etan, 5ean.
10 Tomaxen abendurak, 10 urte!! Hori ospatzeko, beti bezala, umorea, dibertimendua, kantak, jokoak eta magia! 4 urtetik gorakoentzat. Sarrera: 2,5 euro. Kultur etxean, 17:00etan.
12 Zine foruma: Arriya. Iraupena: 100 minutu. Filmaren aurkezpena Alberto Gorritiberea zuzendariak egingo du. Antolatzailea: Harituz. Doan. Kultur etxean, 18:00etan.
13 Zilegi Eskolak: Lehen Sorospenak. Aroa Olivenza eta Nerea Yarzabalen eskutik. Izenematea doan: astigarraga@aek.eus. Nabarra Oñatz kaleko egoitzan 09:30etan eta 18:30etan.
13-15 Jostailuen truke-azoka. Zure jostailuak aldatzeko aukera. Ikastolako atarian 16:30etatik 18:00etara.
13 Ekarri zure jostailuak, osatuta eta egoera onean baldin badaude truke-txartela jasoko duzu.
15 Erabili truke-txartela eta hartu beste norbaitek utzitako jostailuren bat.
12 Gurasolagun ludoteka eta tailerra. Tailerrean izenematea aurretik ikastolan, euskaltegian edo kultur etxean.
14 Ipuin kontaketa: Marilitxar eta hiru hartzak (Gerda Muller). Saio bakarra 3-9 urte bitarteko haurrentzat. Lur Kortaren eskutik. Liburutegian, 18:00etan.
16 Santo Tomas Azoka. Ikasleek egindako gozoak, nazioarteko postreen dastaketa, tresna zahar, antzinako argazki, eskulan eta baserritar jantzien erakusketa eta zapiak nola jantzi erakusteko azalpen-txokoa, Gabonetako zuhaitza apaintzeko tailerra, nekal produktuen salmenta... Foru Plazan, 10:30etatik 13:30etara.
16 Ez dok hiru: tartean. Antzerkia euskeraz. Kultur etxean, iluntzeko 20:00etan. Sarrera: 6 euro.
17 Gabon Kantak. Andre Mari elizan, 11:30etan. Norberto Almandoz musika eskola eta Aiztondo abesbatza.
18 2018ko Egutegia banatuko dute udaletxe, kultur etxe eta Astiko elkarteko dendetan.
18 Literatur solasaldia. Jorge Carrerok zuzenduta, Oliver Bourdeaut idazlearen Esperando a Mister Bojangles aztertuko dute. Gaztelaniaz. Liburutegian, 19:30etan.
19 Antzerkia: Zapata Gorridun Mutila. Herri Eskolako LH5 eta LH6ko ikasleei eskainia. Kultur etxean, 11:00etan.
19 Irakurketa Kluba. Birgit Vanderbekeren Muskuiluak afaltzeko irakurriko da. Liburutegian, 19:30etan.
22-30 Neguko Kirol Astea.
23 Zinema: Pixi Post eta Opari-Emaileak. Kultur etxean, 17:00etan. Sarrera: 2 euro.
24 Olentzero eta Mari Domingi. Santiomendiko baserrietan ibili ondoren, Santio zeharbidetik behera jaitsi eta Astigarragako kaleetan zehar ibiliko dira. 12:00etatik aurrera. Xaguxarren eskutik.