Bertsolari Txapelketa Nagusiko girotik aparte, afari eder baten bueltan kantatuko dute ostiral honetan Agin Laburu bertsolari astigartarrak eta Unai Agirre hernanairrak.
Zipotza elkarteak antolatuta, bertso afaria egingo da 20:30etan hasita, elkartean bertan, eta sarrerak salgai daude tabernan, 20 euroan.
Txapelketatik aparte, baina beti buruan
Ostiral honetako Astigarragako saioak seguru balioko diela bertsolariei, txapelketako kezkak uxatzeko. Baina aldi berean, beroketak egiteko ere ez zaie gaizki etorriko.
Txapelketari dagokionez, aurreneko seien artean sailkatua dago Agin Laburu, oraingoz. Unai Agirre, berriz, 10garren postuan dago.
Finalaurreko fasearen aurreneko itzulia bukatzeko saio bakarra geratzen da; igandekoa, Durangon. Behin hori pasata, finalaurreko fasearen bigarren itzulian kantatuko dute aurreneko itzulian aurrera egiten dutenak; hau da, azken seiak ez, besteak.