Aurten ere, Kizkia taldeak Sagardo Lehiaketa antolatu du, Gure Izarra elkartean. Aurtengoa 15garren edizioa da, eta Gipuzkoako 19 sagardotegi ari dira parte hartzen. Dagoeneko ari dira sailkapen fasean; hurrena, hilaren 20an izango da. Finala, berriz, hilaren 27an izango da, Gure Izarran 14:00etan egingo den bazkariaren bueltan. Sei sagardo izango dira final horretan.