Gaur egingo du maiatzeko Plenoa, azkeneko asteazkena izanik, Astigarragako Udalak. Eguerdiko 13:45etan izango da, udaletxeko areto nagusian, eta 10 puntu landuko dituzte.
Aurrena, Astigarraga Lantzenen 2016ko kontuak onartuko dituzte, eta baita maileguaren luzapena ere. Ondoren, 2016ko kredituen txertaketaren berri emango dute, eta hiri hondakinen udal ordenantzan aldaketa zehatz bat onartuko dute behin betiko. Eta baita ere, onartuko dituzte oinarriak, Kontxa Etxeberria plazako 7, 8 eta 9 zenbakietako etxebizitzak zozketatzeko.
2018ko herriko jaiegunaren izendapena, aztergai
Gaurko Plenoan erabakiko dute, baita ere, zein egun izendatuko duten herriko jaieguna, 2018an: uztailaren 25a da proposamena. Eta bukatzeko, eztabaidatuko dute hitzarmena sinatzea Izenperekin, Udalak erregistro-erakunde gisa funtzionatzeko B@kQ identifikazio sistema elektronikotik bidaltzeko.