Plaza dantzak ikastaroak, datozen bi asteazkenetan

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 3a, 02:00

Joseba Barandiaran plazan hilero antolatzen diren plaza dantza saioetan parte hartu ahal izateko dantzak irakatsiko dira maiatzaren 10ean eta 17an. Bi ordutegitan emango dira: 9:30etatik-11:30etara eta 18:30etatik-20:30etara. Doan dira eta AEKn egin daiteke izen ematea; astigarraga@aek.eus helbidean edo 607 610 687 telefonoan. Uxuri Irastorzak emango ditu ikastaroak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!